XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aldiz, zonako zirkulazioa, hots, mendebaldetik ekialderako mugimenduak nagusi direnean, gauzak hobeto irteten dira.

Dena den, eta iragarritako eguraldi-mapa ontzat emanik ere, zerbait inportante eta zaila falta da; gizakiaren esperientzia, jakinduria, begi meteorologikoak parte hartzen dueneko zerbait erabakiorra: aipatu maparen interpretazioa.

Biharko mapa nolakoa izango den irudikatzea gauza bat bait da, eta beste bat, nahikoa desberdina, bihar edo etzi halako tokitan nolako eguraldia egingo duen esatea.

Meteorologoa, edo hobeto esanda iragarlea, ordezkaezina izaten segituko du gailu elektroniko, makina eta transistorezko garunaren aurrean, makinak ere ezinbestekoak diren arren.

IRAGARPEN NUMERIKOAREN GAUR EGUNGO EGOERA Iragarpen numerikoaren prozeduren bidezko pronostiko-epeak pixkanaka luzatuz doaz, iragarpenerako eredu matematiko direlakoei esker.

Eredu hauek ebazteko gutxienez segundoko berrogeitamar milioi eragiketa egiteko gai diren ordenadoreak behar dira.

Horrela, sei egunetarako pronostikotara iristen da; elkarren segidako sei egunetarako bakarrik.

Emaitzen zuzentasuna asko aldatzen da, oraindik ere, atmosferan haize-zirkulazio nagusia zonakoa ala meridianokoa izan.

Batezbeste, eta gauzak gaur egun dauden bezala, zuzentasun hori asko jaisten da laugarren egunetik aurrera.